aiurri.com aldizkaritik hartua
Jose Manuel Oiartzabal bertso gai-jartzaile lanetan aritzen da aspaldiko urteetan jaietan. Plazako bertsolari eta bertso eskolako irakasle ibili izanak, eskarmentu eta patxada eman diote eginkizun horretan.
Bertso saioa klasikoa egin da jada Sanjuanetako egitarauan. Gustura?
Jose Manuel Oiartzabal: Bai. Jende askok, saioa derrigorrezko hitzordu bezala hartzea lortu da. Andoaingo eta inguruko herrietako nekazal giroko jendea uste baino gehiago etortzen da; askok arratsalde-pasa hartzen du San Juan eguna. Ikusle kopuru polita biltzen da eta bertsolariek beraiek askotan esan izan dute plaza egokia dela.
Saio erakargarria izango al da aurten ere?
J.M.O.: Tartean punta-puntako lau bertsolari daude: Irazu, Egaña, Mendiluze eta Lizaso. Beñat Gaztelumendik, Gipuzkoako txapelketan denak harritu gintuenak, aurten du bere errodajea. Iker Alustiza, berriz, ez da gehiegi ibiltzen den horietakoa, baina saio txukunak egin izan ditu Sahararen alde Basteron egindako jaialdietan.
Zenbat eragiten du gai-jartzaileak saioa ona izan dadin?
J.M.O.: Hire asmoak zein dituken eta bertsolariek nola erantzuten duten, bi kontu ezberdin izaten dituk. Gaur egun dena dago entzuna, dena ikusia, eta osagai berdinekin errezeta berria asmatu behar izaten da. Ez da, ez, lan erraza. Oraingoan, besteak beste, gai serioak, kutsu politikoa dutenak, ironia eta umorea dutenak jartzen saiatuko naiz; denetik. Une honetan, Andoain ukitzen duen gai bat badaukat buruan; herriko bi bertsolari baititugu. Mendiluzek, herrian bizi ez bada ere, ondo ezagutzen ditu bertako saltsak; eta Alustizak, berriz, donostiarra den arren, Andoaingo udaletxean egiten du lan.
Zenbat plaza egiten dituk gai-jartzaile gisa urtean zehar?
J.M.O.: Bi edo hiru. Goizuetan Amabirjinetan, Basteron Sahararen aldekoan eta Sanjuanetan. Nahikoa da niretzat.
Bertsolari fazeta ere nahiko alboratuta daukazu...
J.M.O.: La Sallen garai batean sortu zen bertso eskolan, zortzi lagun inguru hasi ginen. Hortik Sorazabal eta biok atera ginen plazetara, baina agudo utzi nuen nik. Gizarteak arlo guztietan sailkatzeko joera du, eta txapelketak horretarako egiten dira. Horrela ikusten da hire lekua non kokatzen den. Eta horretaz hi ez bahaiz konturatzen, kontura arazi egiten haute kanpotik. Plaza gizonaren itxura eman arren, nik oso gaizki pasatzen nuen bertsotan. Belaunak ere dardarka edukitzen nituela esan izan zidan lagun batek.
Hala ere, bertsolari sena aterako zaik tarteka…
J.M.O.: Bakarrik nagoenean gehienbat. Lanean, amorrazioz nagoenean, nire buruarekin terapia egiteko modua da. Bestela, pare bat alditan, lagunartean eta horrela. Bizimodua ere aldatu egiten da familia edukiz gero. Umeak koxkortu zaizkigu, eta orain hasi gara pixka bat larunbat gauetan ateratzen. Etxetik atera gabe, eten egiten da bertso giroarekin. Bestalde, plaza kontua txapelketa kontua da, eta hor ez baduk balioa azaltzen, jai daukak.
Bertso eskoletan ere, irakasle lanetan ibilia haiz…
J.M.O.: Astigarraga eta Goizuetan lauzpabost urtean, eta Andoainen hamar bat urtean. Familiako bizimodu berriak eten zuen bide hori ere, lehen bezala. Gainera, gazteak dira bertsoa irakasten dabiltzanak orain. Eskolako ikasle gazteekin ibiltzeko, kimika eta freskotasun gehiago lortzen da irakasleak ere gazteak direnean.
Nola ikusten duk bertso eskolaren egoera Andoainen?
J.M.O.: Hiru ikasteetxeetan lantzen da bertsolaritza. Gu hasi ginenetik, egoera aldatu egin da. Pozgarria litzateke biharko egunean bi edo hiru bertsolari ateratzea. Hala ere, argi dago bertso eskolen funtzioa: euskal kultura bizitzen erakusten du, euskara idatzi eta hitz eginaren maila hobetzen laguntzen du, eta frogatuta dago, jendaurrean azaltzeko beldur hori gainditzeko baliagarria dela. Alde horretatik, plazako bertsolari ez izanda ere, bertsoen egitura ezagutzeko, bertso on bat baloratzen jakiteko edo lagunartean gutxienez pare bat bertso botatzen asmatzeko gai izan beharko luke gaurko gazteak. XIX. mendean gauzarik normalena zenera jo behar da.
Zein ekitaldi dituk gogoko Sanjuanetan?
J.M.O.: Auzokoa naiz baina, hainbat urtetan ez ditut oso gertutik bizi, garbitzaile nintzen garaietan batez ere… Gazte garaian, Hernani edo Goizuetara joateko joera ere banuen. Hala ere, andoaindar sentitzen ari naiz gero eta gehiago. Ekitaldiren bat nabarmentzekotan, Sanjuan suaren inguruko ekitaldi guztiak aipatuko nituzke: Axeri-dantza, herri kirolak, bertso saioa noski, eta, artifiziozko suak.
Nahikoak iruditzen al zaizkik urtean zehar Andoainen egiten diren bertso saioak?
J.M.O.: Festetako saioekin eta negu aldera antolatzen den Sahararen aldeko emanaldiarekin, osatuta geratzen dela uste dut. Zaletasuna badago, baina ezin herri oso bat bertsoaren atzean egotea beti.
2008-06-30
2008-06-13
MIKEL ESTANGA TXAPELDUN !!! ZORIONAK !!
d.v.13.06.08
El joven andoaindarra de 16 años, Mikel Estanga López, ha conseguido excelentes resultados en el XIV Campeonato de Euskadi de natación para personas con discapacidad intelectual, disputadodíasd atrás en el polideportivo de Alza. Mikel se alzó con las medallas de plata y bronce. La plata en la prueba de crol y el bronce en estilo braza. Todo un éxito para este joven.

2008-06-06
Iker Lizarribar disputará en Madrid la Copa del Mundo de judo absoluto
Zorionak Iker eta zorte on !!
dv 08.06.06
El judoka andoaindarra Iker Lizarribar se prepara para disputar en Madrid, el domingo, la Copa del Mundo de judo absoluto, un torneo en el que será el único representante vasco. Lizarribar, becado por la Fundación Kirolgi, competirá en la categoría de menos de 100 kilos.
A sus 29 años de edad, este andoaindarra que comenzó a practicar judo a los 10 formando parte del Judo Club Andoain, se marca como meta conseguir entrar a disputar una final del campeonato de España. En los últimos cinco campeonatos nacionales, Lizarribar se ha clasificado en tercer lugar. Ahora, tras el mundial de Madrid, se preparará a fondo para alcanzar su meta.
En su curriculum deportivo cuenta con nada menos que 21 medallas conseguidas en campeonatos de España. Este año conseguía la última al quedar en tercer lugar en el campeonato absoluto, dentro de su categoría y peso.
Tras pasar ocho años como alumno del Judo Club Andoain, Iker Lizarribar comenzó con 18 años a prepararse con profesores del club de Usurbil.
Actualmente, este judoka compagina la competición con las clases que imparte en el Judo Club Urnieta.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)