2010-05-27

EZER ZOR AL DIOGU ANDOAINDARROK RENFERI?


EZER ZOR AL DIOGU ANDOAINDARROK RENFERI?
Andoaingo apeaderoko
lur azpiko gaia oso errepikakorra da gauzak ondo ez doazenean edo hauteskundeak gerturatzen ari direnean. Bi urte igaro dira ‘egina zegoela’, aurreko alkateak Madrilen egindako kudeaketa ‘oso egokia’ izan zela eta ‘epe laburrean lur azpiko lanak’ eta Alkartasunako eskailerak hasi behar zituztela esaten hasi zirenetik, batik bat 2008ko uztailean hildakoa eragin zuen azken istripua eta gero. Gerora eskailera mekanikoak egin ziren (gure ustean, Andoaingo Beharrezkoenak),baina lur azpiko bidea ez zen inon ageri. Duela aste pare eskas, Euskal Herriko Gobernuko ordezkariaren bisita jaso genuenean, Udalak eta Renfeko azpigitura enpresaren arteko hitzarmenaren berri izan genuen. Hitzarmen hori sinatu egingo da, baina ez dago finantziaziorik (¡?). Azal dezagun, beraz: Zein hitzarmen sinatuko da, obra egin behar duenak dirurik ez daukala esaten badu? Adarra jotzen ari al zaizkigu? Udalak euro bakar bat jarriko duela pentsatzen al dute andoaindarrengan hainbeste urte eta gero pasabide segururik ez izateak sortu dituen ondorio larri eta arriskutsuak Renfek saihestu ditzan? Renfek ez du apeaderora etortzeko egoera penagarrian dauden eskailerak konpontzeko ere zentimorik gastatu azken 50 urteotan. Argiztapena ere oso egoera txarrean dago eta entzumenari jarraiki gurutzatu behar da trenbidea, igarobidea bihurgunetik metro gutxira eta tunelaren irteeran baitago. Parkearen goialdearen egoeraz ere hitz egin daiteke, baranden egoeraz… Ez noski, andoaindarrok ez diogu ezer ere zor Renferi.Aitzitik,pasabidea oraintxe eta horrenbeste propagandarik gabe egin dezala eskatzen diogu. Era berean, apeaderoko eskailerak konpon ditzala, ezinduei nahiz haur kotxeei begira barrerak ken ditzala, euren zerbitzua zabaldu eta hobetu dezatela edota leihatila irekita eduki dezatela (kexaren bat egin behar badugu edo makinarako txanponak behar baditugu…) eskatzen diegu. Ez diezazkigutela beste lekuetan soberan geratzen diren tren ‘kaka’ (barkamenarekin) horiek guztiak ekarri, zabal dezatela ordutegia, beste geldialdi bat egin dezatela Karrikan… Gehiago?
Kea saltzen jarraitzen
badute,zerrenda luzatuko dugu; 50 urte hauetan ez baikara Renferentzat existitu.
HAMAIKABAT
ANDOAIN

2010-05-10

ZORIONAK ANDOAINGO TXIRRINDULARI ESKOLARI

Berria eta argazkia aiurri.com'etik hartua

Gipuzkoako txirrindulari Taldekako Txapeldun atera diren boskoteari (Mikel, Arkaitz, Jon Ander, Julen eta Jon) eta beraien entrenatzaileari (Jose Luis Barberena) zorionik handi eta beroena, jarraitu horrela. AUPA ANDOAINGO !!!
Zuen jarraitzaile leialak

Gaur bezalako egun batean.....