
Ipuin lehiaketan 10 eta 17 urte bitarteko neska-mutilek har dezakete parte, lanek egile bakarra izan beharko dute, originalak eta argitaratu gabeak eta partaide bakoitzak nahi adina idazlan aurkeztu ahal izango ditu.
Lau maila Lau maila izango dira, hots 10-11, 12-13, 14-15 eta 16-17 urte. Gaia librea izango da eta euskaraz idatzi beharko dira. Sariei dagokienez, irabazleek 120 eta 200 euroko diru sariak poltsikoratuko dituzte mailaren arabera. Saritutako lanak Udalaren esku geldituko dira eta argitara-tzeko eskumena izango du. Irabazleen izenak oraindik zehaztu gabeko azaroko egun batean emango ditu aditzera epaimahaiak eta telefonoz jakinaraziko zaie interesatuei. Argibide gehiago Udaleko kultura sailean jaso daitezke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario