2008-12-24

OLENTZERORI ONGI-ETORRIA

Olentzero eta Mari Domingik Andoainen geldialdia egingo dute gaur, arratsaldeko 18:30etan. Beheko plazatik Kale Nagusirako bidea hartuko dute, eta handik gora, Zasa pareraino iritsiko dira. Bertan, Olentzerok Andoaingo ume guztiei zuzendutako hitz batzuk egingo ditu eta Mari Domingik ikatz goxo-goxoa banatuko diete ume guztiei. Mari Domingirekin batera, zubi berritik barrena ibaia zeharkatu eta desagertuko da Olentzero.

No hay comentarios:

Gaur bezalako egun batean.....