2010-03-30

Kilometroak 2012 Andoainen egingo da


Kilometroak 2012 Andoainen egingo da

Gipuzkoako Ikastolen Federazioak atzoko egunez erabaki zuen 2012 urteko Kilometroak jaiaren antolaketa Andoaingo Aita Larramendi Ikastolaren esku uztea. Erabakia ofiziala da, behin behineko izaerarekin onartu dena. Gauzak ondo bidean, erabakiak behin betiko izaera hartuko du urtearen amaieran.

Zer esanik ez albistea garrantzia handikoa dela Aita Larramendi ikastolarentzat, Andoaingo euskalgintzarentzat eta Andoain herriarentzat oro har.

No hay comentarios:

Gaur bezalako egun batean.....