2010-06-24

Andoaingo herriak jaso du Martin Ugalderen biblioteka


Liburuak ez ezik, sarietako oroigarriak eta argazki bilduma zabal bat eman ditu haren familiak

liburuk zituen Martin Ugalde k bere biblioteka pribatuan. Horietatik, hiruti bat literatura hispanoamerikarreko obrak dira, batez ere Venezuelakoak. Eta gainontzeko liburuak arlo askotakoak dira: literatura espainiarra, historiakoak, filosofiakoak, saiakerak... Badira aldizkari ale franko ere, Euskal Herrikoak nahiz kanpokoak.

Martin Ugalde zenaren azken borondateta bete egin zen atzo. Alargunak, Anamari Martinez Urreiztietak, haren bibliotekako liburuak Andoaingo herriari emateko hitzarmena sinatu zuen udaletxean, Estanis Amutxastegi alkatearekin.

Guztira 6.000 liburu dira, eta liburuez gain artxibo pertsonaleko gauza batzuk ere badira dohaintza honetan.

Biblioteka horren hiruti bat literatura hispanoamerikarreko obrak dira, eta horietako asko Venezuelako autoreenak. Kontuan izan behar baita Ugaldek 22 urte egin zituela Venezuelan, atzerriratu gisa. Badaude Ekin argitaletxearen liburuak ere, frankismo garaian Argentinan kaleratuak.

Liburu horiez gain, alor askotako obrak daude bilduman: literatura espainiarra, historia eta filosofiakoak, eta saiakerak, besteak beste. Halaber, XX. mendeko aldizkari asko daude, Euskal Herrikoak nahiz kanpokoak. Badaude ale berezi bakan batzuk ere, adibidez Manuel Larramendiren 'El imposible vencido'-ren ale bat.

Arlo pertsonalenari dagokionez, 2004an hildako idazle eta kazetari haren sari guztien oroigarriak jaso ditu Andoaingo herriak, eta baita diploma akademikoak, akuarela batzuk (berak margotuak), Albizuk berari egindako erretrato ba- tzuk eta argazki-bilduma zabal bat ere.

Oroigarri horien artean, aipa daiteke 1950eko bat. Urte hartan sari bat jaso zuen Venezuelan, 'Iltzaileak' ipuin bildumari esker. Eusko Etxe berriaren inaugurazioa zela eta, literatur lehiaketa antolatu baitzuten, eta saria Jose Antonio Agirre lehendakariak berak eman zion.

Andoaingo Seme Kuttun edota Euskal Herritar Unibertsala sarietako oroigarriak ere eman dizkio familiak Andoaingo herriari.

Estanis Amutxastegi alkateak atzo adierazi zionez, Udalaren asmoa da eraikuntza berri bat egitea udal bibliotekarentzat, eta hartara modu egokiagoan erakutsi ahal izango omen dira Martin Ugalderen materialok.

Idazlearen alargunak eta hiru seme-alabak agertu ziren atzoko hitzarmen ekitaldira; Anamari Martinez Urreiztieta eta Unai, Miren Itxaso eta Ainara.

Ekitaldi dotorea izan zen, bi dantzarik ohorezko aurreskua dan-tzatu zutelarik. Miren Itxaso alabak hitza hartu zuen, eta esan «esku onetan» gelditu dela aita zenaren ondarea.

No hay comentarios:

Gaur bezalako egun batean.....