2010-11-16

Aita Larramendi Ikastolak urrezko Bikain ziurtagiria jaso du

Aita Larramendi Ikastolak urrezko Bikain ziurtagiria jaso du.

Ikastolako zuzendaria den Izaskun Linazasorok jaso zuen ziurtagiria Kursaal jauregian burutu zen ekitaldian

Berrogeita lau enpresa eta erakundek beste horrenbeste Bikain ziurtagiri jaso zituzten berriki Donostiako Kursaal jauregian ia 300 pertsona bildu zituen ekitaldian, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuaren, Bernabé Unda Industria, Berrikun-tza, Merkataritza eta Turismo sailburuaren eta Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordearen eskuetatik. Ekitaldiaren gidaritza EITBko Xabier Euzkitze aurkezlearen esku egon zen.

Aita Larramendi Ikastolak bertako zuzendaria den Izaskun Linazasororen bitartez eskuratu zuen ziurtagiria. Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiri ofizial, publiko eta doakoa Eusko Jaurlaritzak ematen du, eta enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen ditu. 2009 eta 2010 dagokionez banatu zirenen artean, 19 urrezkoak dira, goi mailakoak, Aita Larramendi Ikastolak lortutakoa bat, eta tarteko mailari dagokion zilarrezkoak beste 14. Gainerakoa 11k oinarrizko maila ziurtatzen dute. Lurralde banaketari dagokionez berriz, enpresa horietatik 23 Bizkaikoak dira, 15 Gipuzkoakoak eta 6 Arabakoak.

Aita Larramendi, lehena

Ziurtagiria jaso zuten 44 entitateei aurrez zeukaten 30ak batuz gero, guztira uneotan 74 erakundek daukate Autonomia Erkidegoan beraien jardunean euskarari tokia ematen diotela aitortzen duen ziurtagiria. Era askotakoak daude horien artean: ikastetxeak, hedabideak, makina erreminta arlokoak, administrazio publikoak, banaketa enpresak, fundazioak eta elkarteak, osasun laguntza ematen dutenak, finantza erakundeak...

Ikastetxeei dagokionez, maila gorena dutenen artean Aita Larramendi izan da denen artetik lehena ziurtagiria lortzen, 2009. urtean eta ondoren urte berean eta 2010 urteetan beste lau ikastetxek ere lortu dute urrezko Bikain ziurtagiria.

Denak Bikain ebaluazio sistema talde ebaluatzaile batek berariaz egindako prozesua jarraitu behar izan dute ziurtagiriak bermatzen duen maila dutela egiaztatu aurretik. Indarguneak, zer hobetuak, gomendioak eta puntuazioa jasotzen dituen ebaluazio txosten bana eskuratu zuten enpresa eta erakundeek ziurtagiriarekin batera ekitaldiaren amaieran.

No hay comentarios:

Gaur bezalako egun batean.....