2008-10-29

BENITO LERTXUNDI Andoainen


Benito Lertxundi Andoainen izango da urtarrilean
Benito Lertxundi Orioko abeslariak Itsas ulu zolia bere disko berria aurkeztuko du urtarrilaren 9an Andoaingo Bastero kultur guneko auditoriunean eskainiko duen kontzertuan.
Lertxundik, datorren azaroaren 9an ekingo dio lan berriaren aurkezpen girari. Lehendabizi Euskal Herriko hiriburuak izango dira kontzertu hauek eskainiko dituztenak eta, ondoren, hainbat herritan barrena jarraituko du oriotarrak bere gira.
Zentzu horretan, Andoainen egingo duen emanaldirako sarrerak, 15 eurotan, Basteroko takilan bertan nahiz Kutxako bide telematikoen bidez erosi ahal izango dira abenduaren 9tik aurrera

No hay comentarios:

Gaur bezalako egun batean.....