2008-10-14
Xabier Bitoriak erremonteari agur
Etxekoen eta lagunen alboan Gaztañaga sagardotegian bildu ziren Xabier Bitoria Bengoetxea erremontista ohia eta bere senide eta lagunak. Afalostea oso hunkigarria izan zen protagonistarentzat, besteak beste, aurreskua dantzatu eta opariak jaso zituelako. Balentin Gabilondok bi bertso idatzi zituen despedidarako, Maddi Tapiarekin batera abestu zituenak.
XABIER BITORIARI
Balentin Gabilondok idatzia (Andoain, 2008-09-27)
Gabon guztiok hemen gaude
Gaztañagako txokoan.
Egun ederra pasatu degu
Galarretako frontoian.
Aitzakia ere polita gendun
denok Xabierren onduan.
Makiña bat txalokada
jaso dituzu urtetan.
Beste bat ere merezi dezu
gaur gu denon partetikan. (bi aldiz)
Pelotaria gutxik bezala
jokatu dezu Remontean.
Hamar onenen artean ere
egon zera urte askotan.
Zure gurasoek ere badute
zer esana gai honetan.
Eta nola ez Begoñak ere
lagundu dizu benetan.
Maddi ta Xabat hor dituzue
bizi poza bihotzean. (bi aldiz)
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario