2011-01-13

Kilometroak 2012: Logotipo eta esaldi bila

Ikastolako berriak
Kilometroak 2012: Logotipo eta esaldi bila

2012. urteko Kilometroak ikastolen jaia Andoainen izango da, Aita Larramendi ikastolaren eskutik. Pixkanaka ari dira data seinalatu horri begira lanean eta urte hasiera honetan jaiaren inguruko logotipoa eta leloa aukeratu nahi dituzte. Eta horretarako deialdi irekia egin dute andoaindarren artean.
Edozeinek bidal dezake proposamena km12@andoainikastola.net helbide elektronikora edota ikastolara posta arrunta baliatuz.
Otsaila bukaeran jasoko dituzte proposamen guztiak eta horien guztien artean aukeratuko da 2012. urteko festarako erabiliko dena.

No hay comentarios:

Gaur bezalako egun batean.....