Asteburuan Ostiraletik Igandera bitartean (Martxoak 14 / 16) Andoaingo musika eskolako Txikiband taldeko 25 kide Teruelen izan dira, auditorioan eskaini zuten musika saio zoragarria,bertako musika eskolarekin egin duten trukaketa bateri esker.
Esan beharra dago zoragarri portatu direla, bai Teruel bertako kideak eman duten harrerarengatik eta esan beharrik ez dago andoaingo haurrak zoragarri portatu direla.
Ostiralean Teruelera iritsi eta afaltzera joan ziren, larunbaterako bertako udalak gida bat jarri eta Teruel erakutsi zieten, bazkal ondoren eman zuten andoaindarrek beraien musika zaioa.
Igandean Albarracin bisitatu eta Andoainerantz abiatu ziren.
Teruelekoak Ekainean izango ditugu Andoainen
11-16 urte bitarteko kidez osatuta dago Txikiband. Haiekin batera hiru irakasle izan ziren: Mirari Irurzun zuzendaria, eta Mikel Emezabal eta Txitxu Kastro irakasleak.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario