2009-09-16

AEKren ikasturte berria


2009-2010 ikasturtea hasi berri den honetan Andoaingo AEK euskaltegiak izen emateko matrikula epea irekia dagoela jakinarazi nahi du. Maila guztiak, HABEko azterketak prestatzeko ikastaroak, ordutegi zabala aukeran.
Maila guztietako ikastaroak eskaintzen dituzte, hau da, behe, erdi eta goi urratsetakoak. Hauez gain, bestelako ikastaro bereziak ere eskaintzen ditugu: EGA, alfabetatze nahiz hizkuntza eskakizunetarako ikastaroak eta HABEren 1. maila eta 2. maila egiaztatzeko ikastaroak.
Sektore bereziei zuzenduriko ikastaroak ere eskaintzen dituzte, gurasoentzako eta merkatarientzako hain zuzen ere. Gurasoei zuzenduriko ikastaro hauek haurrak eskolan dauden ordutegietan emango dira; 09:00etik aurrera eta 14:00etik aurrera. Merkatarien kasuan berriz, eguerdian eta iluntzean eskainiko dira, dendak itxita dauden ordutegian.
Ikastaro hauek Udalak diruz lagundutakoak dira.

Ikasgela
Zer eskaintzen du Ik@sgela proiektuak? Abantailak:
  • Egunero euskaltegira etorri behar ez izatea.
  • Ikasleak erabakiko du bere ordutegia eta erritmoa.
  • Ikaslearen helburu pertsonalizatuak.
  • Teknologia berrien bidez euskara ikasteko aukera.
  • Ikaslearen ingurune hurbilarekin harreman zuzena.
  • Hizkide egitasmoa : euskaldunzahar batekin astean ordubete euskaraz aritzea. Doan da, gainera.

Matrikulazioa
Azken eguna: Irailak 25.
10:00-13:00 / 18:00-20:30.
Extremadura 5 behea.
943 591 704
andoain@aek.org

No hay comentarios:

Gaur bezalako egun batean.....