2009-09-13

Andoaingo Txirrindulari Eskolaren 25. urteurrena

castellano

Irailaren 26tik urriaren 3ra, Andoaingo Txirrindulari Eskolaren 25. urteurreneko ospakizunak egingo ditugu.

Egun horietan zenbait ekintza izango ditugu eta nahiz eta aurrerago gehiago zehaztuko ditugun, jarraian ikus ditzakezue:

Irailak 26 (larunbata) goizeko 10:00
Goiko Plazatik hasita, bizikletan, Leitzaran bailaran barrena ibilbide bat egingo dugu, Ollokira iritsiko gara. Ez da konpetizioa eta abiadura kontrolatzeko eskolako kideak aurretik eta atzetik joango dira.
Nahi duen guztiak parte hartu dezake, 10 urtetik 90 urte bitartekoak. Gurasoak ere animatu nahi ditugu, aukeraz baliatu eta zuen seme-alabekin joan.
Ibilbideak bi ordu eta erdi iraungo du gutxigora behera, 12:30 ak edo 13:00ak aldera itzuliko gara. Bbizikleta eta kaskoa beharrezkoak dira.

Irailak 30 (asteazkena) arratsaldeko 19:30
Basteroko ekitaldi aretoan, Andoaingo Txirrindulari Eskolaren 25.urteurrena ospatzeko "Andoaingo Txirrindulari Eskola 1984 - 2009" izeneko dokumentala estreinatuko dugu.

Bideo honetan Andoaingo Txirrindulari Eskolak, 25 urte hautan izan duen ibilbidearen zatitxo bat besterik ez dugu jasotzen. Asmoa, 25 urte hauetan eskolatik pasa diren edo une honetan kide diren protagonista gutxi batzuen iritziak eta lekukotza jasotzea besterik ez da, Andoaingo Txirrindulari Eskolari buruzkoa.
Parte hartzen duten protagonistak, eskolako urte hautako ibilbidean garai batean edo bestean protagonista izan dira edo dira, bertan, eskola sortu zutenak, gurasoak, entrenatzaileak, eskolatik pasatako txirrindulariak eta oraingo zuzendari eta txirrindulariak azaltzen dira eskolari buruzko beraien iritziak eta bizipenak ematen. Sarrera doan

Urriak 2 (ostirala) arratsaldeko 19:30
Basteroko ekitaldi aretoan, Mahai-Ingurua.
Parte hartuko dutenetako batzuk hauek izango dira: Arritxu Iribar (Euskadi Irratiko kirol kazetaria), Abraham Olano (txirrindulari ohia, orain Espainiako itzuliko ibilbidea diseinatzen du), Mikel Astarloza (Euskaltel Euskadiko txirrindularia), Aimar Zubeldia (Astana taldeko txirrindularia) Sarrera doan.

Urriak 3 (larunbata) arratsaldeko 17:00
Kriteriuma kale berrian. Bertan, jubenil, afizionatu eta profesionalak parte hartuko dute. Probak, puntuazioa eta eliminazioa izango dira.

Parte hartuko dutenen artean, Jubenil mailan: eskolako txirrindulariak, eta inguruko ekipotako bina txirrindulari, guztira 20 inguru. Afizionatu eta profesional batzukin hitz egiten ari gara baina oraindik ezin ditugu zehaztu.

Urriak 3 (larunbata) 20:30
Lagun arteko afaria, Oianume jatetxean egingo dugu eskolarekin erlazioa izan duten guztiek.
Txartelak 25€ eurotan jarriko dira salgai irailaren 16tik aurrera.
Menua: Urdai azpikoa, Foie, frijitoak, onddo-nahaskia, txuleta, tarta eta kafea. Ura, sagardoa eta ardoa.
txartelak non erosi aurrerago jarriko dugu.

No hay comentarios:

Gaur bezalako egun batean.....