2009-12-23

"ArtK2" Andoaingo artisten erakusketa areto kolektiboaren inaugurazioa

Abenduaren 23an arratsealdeko 7tan hasita "ArtK2" Andoaingo artisten erakusketa areto kolektiboaren inaugurazioa izango da. Bertan arte plastikoak, argazkiak, eskulturak, graffitiak...ikusgai izango dira. Herritik eta herrirako jaio den gune ireki hau irekita egongo da gabon hauetan, eta otsailetik aurrera arte galeria bezala hasiko da funtzionatzen hileko programazio batekin. Bideo proiekzioak, luntx-a eta musika klasikoa izango dugu bertan.
"Gogoratu Kale Bilguneak, Andoaingo Kale Nagusia berpizteko eta alternatiba berriak sortzeko jaio dela. Itzala Guneatik jaiotako proiektu honetan, denda, tabernak, artistak eta artisauak eta jende ezberdinek hartzen dute parte. Pixkanaka eta auzolanean, beste kale berri bat lortu dezakegula argi daukagu".

No hay comentarios:

Gaur bezalako egun batean.....