Laugarren urtez karpetatik kanpo egiten den zirkoa izango da nagusi Bastero kultur gunean. Frantziako, Kataluniako, Erresuma Batuko, Belgikako eta Euskal Herriko artistak izango dira taula gainean.
los Excéntricos taldeak irekiko du 'Ikuszirkus' ekimenaren laugarren edizioa.
Laugarren urtez, zirkoa izango da nagusi Andoainen hilaren bukaeran. Bertako udalak antolatuta,'Ikuszirkus'izeneko ekimena egingo dute abenduaren 26tik 30era bitartean Bastero kultur gunean. Frantziako, Kataluniako, Erresuma Batuko, Belgikako eta Euskal Herriko artistak izango dira taula gainean, karpetatik kanpo egiten den zirko berria erakusteko: akrobaziak, malabareak, umorea eta zirkoaren ilusio eta magia bere osotasunean.
Los Excéntricos taldearen Rococó Bananas ikuskizunak irekiko du 'Ikuszirkus' ekimenaren laugarren edizioa, abenduaren 26an. Frantzia eta Kataluniatik datorren ezohiko hirukotea da Los Excéntricos (gaztelerazko izenak garbi uzten duen bezala). Klownak, musikariak eta malabaristak dira taldekideak, eta kabaret ikuskizun surrealista eskainiko dute gaueko 20:00etatik aurrera. Egoera xelebreak, keinu ugari, irribarrea sortzeko gogoa eta musika dira bertan nagusi. Sarrera: 10 euro.
Abenduaren 27an, igandean, emanaldia bikoitza izango da Bastero kultur gunean. Belgikako Shake That taldeak Juggling and comedy on the rocks ikuskizuna eskainiko du (koktel taberna batetako bost malabaristen artean show ikusgarria) eta Feeding the fish Erresuma Batuko artistek, berriz, Fluxantzezlana (malabareen teknika, dantza eta tresnen manipulazioa biltzen dituen kolorez betetako ikuskizuna). Bi emanaldietako sarrera: 10 euro.
Frantziako Le cirque du bout du monde taldea igoko da taula gainera abenduaren 28an. Proposamena? Crazy Dog: Egungo malabareen teknikak eta jardun tradizionalak nahastuz, Pariseko 1920 urteko ohiko bizitza aurkeztuko dute, music-hallari eta garai mitiko haiei omenaldia eskaintzeko. Sarrera: 10 euro.
Familia giroan gozatzeko moduako ikuskizuna izango da ikusgai abenduaren 29an, asteartean. Circ hula taldea Viceverso antzezlanarekin etorriko zaigu Kataluniatik, antzerkia eta zirko diziplina desberdinak umorearekin nahasteko. Sarrera: 10 euro.
Euskal Herriko Kilikolo taldeak itxiko du aurtengo'Ikuszirkus' jaialdia. Abenduaren 30ean taldearen hirugarren ikuskizuna eskainiko dute: Bi izezneko antzezlana. Adineko bikote batek iragana gogoratuko du, banku batean eserita dauden bitartean. Gaztetan ikuskizunhandietan lan eginak dira.Bi ikuskizunak bi garai horietara eramango gaitu, bideoak, argazkiak, musika eta pertsonaien pasadizoak erabiliz. Sarrera: 3 euro.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario