2010-02-20

Natural Project, disko berria 'Discontinuidad'

Natural Project, disko berria 'Discontinuidad'

Laukote andoaindarraren estudioko bigarren lan luzea da Discontinuidad eta 11 abesti bildu dituzte bertan. Aniztasuna izango da disko berriaren ezaugarri nagusia eta aniztasun horren erakusgarri dira lan horretan bildu dituzten bi birnahasketak eta Gorka Merchan zinema-zuzendari donostiarraren La casa de mi padre filmerako osatutako "Ispilua" abestia.

Orain arte egindako ibilbidean bilakaera nabarmena izan duen arren, Natural Project taldearen musika 80ko hamarkadako musikaren eta egungo hainbat musika motaren arteko nahasketa da. 2003. urtean Get In Management agentziak eurekin aritzeko proposamena egin zien eta harreman horri ekin ostean argitaratu zuten Dcimas izeneko lehen lana luzea. Aurretik single pare bat, Donostiako diskoetxe independente batekin egindako diskoa (sekula argitaratu ez zena, diskoetxea itxi egin zelako) eta autoekoitzitako beste disko bat osatu zituzten eta beraz, ordurako nahiko esperientzia bazuen taldeak. 2002an, gainera, Gaztearen Maketa Lehiaketan finalista izan ziren eta Donostiako Pop-rock Lehiaketan 2. postuan sailkatu ziren. Dcimas kaleratu ostean, buru-belarri ekin zioten kontzertu birari eta, besteak beste, Him, Depeche Mode eta Julieta Venegas artisten hasierako talde gonbidatu gisa aritu ziren.

Orain, Discontinuidad lana aurkezteari ekingo dio Andoaingo taldeak. Birako lehen kontzertua Donostiako Guardetxean emango zuten atzo .

Martxoaren 5ean Anoetako Cheyennen arituko dira, 12an DOKAn (Donostia) eta maiatzaren 8an, berriz, Madrilgo Moby Dock areto ezagunean taularatuko dituzte euren kantu berriak.

El grupo andoaindarra Naturalproject ha editado otro disco, 'Discontinuidad', esta vez como autoproducción y con un tema en euskera. Según comentaron ayer Estanis Elorza (guitarra y voz) y Aitor San Sebastián (batería), el disco «hace un guiño al baile, e incluso hay una pieza cercana al funky».

El proximo 5 de marzo tocaran en Cheyenne de Anoeta, el 12 en DOKA de San Sebastian y en mayo viajaran a Madrid para tocar en Moby Dock

http://www.facebook.com/pages/natural-project/308528335397?v=info

http://www.naturalproject.com/

No hay comentarios:

Gaur bezalako egun batean.....