2010-02-26

SMS, telefono bidez “Txotx”

Gipuzkoako sagardotegien gida eskuko telefonoetan eskuragarri

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak eskuko telefonoan eramateko 2010eko Txotx

aplikazioa prest du.

Edozeinek bere mugikorrera jaisteko moduko gidaliburua da lau hizkuntzatan garatua; euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa. Eskuko telefonoan eramateko informazio praktikoa eskaintzen du, paperik eraman beharrik gabe eta argibide guztiak unean bertan ezagutzeko aukerarekin. Behin eskuko telefonoan gordeta dagoela, behar den momentuan ireki eta

kontsulta egin ahal izateko dago, inongo gasturik sortu gabe.

Gida honetan erabiltzaileak hamaika datu eta informazio praktiko aurki ditzake; Gipuzkoako Sagardotegien Elkarteko 57 sagardotegien zerrenda eta kokalekuak mapa interaktibo baten gainean, sagardotegi bakoitzari buruzko informazioa...,Guztia era txukun eta ikusgarrian antolatua.

Aplikazioa telefono mugikorrera jaitsi ahal izateko, Sagardogileen Elkarteak bide desberdinak

eskura jarri ditu; erabiltzaileek mugikorrean kargatzeko aukera desberdinak izan ditzaten.

• Bluetooth bidez

Dohakoa da; Sagardogile Elkartean bertan (Astigarraga – Nabarra Oñatz 7, Behea) telefonoan

Bluetooth-a piztuta, modu errazean jaso liteke.

• Internet Mugikorra http://txotx.batuin.mobi

Munduko edozein txokotan izanik, gida jasotzeko bidea “Internet mugikorra” da, eskuko

telefonoaren nabigatzailean helbidea sartuta. Operadoreak kasuan kasu ezarririko konexio tarifa ordainduta, jaso daiteke.

SMS, telefono bidezko mezua“Txotx” 5195ean

SMS bidez ere aukera badago “TXOTX” hitza 5195 telefono zenbakira bidalita hain justu (0.15 euroko kostua du + BEZa + operadoreek ezarritako tarifa).

No hay comentarios:

Gaur bezalako egun batean.....