2009-11-14

Euskaraz hitz egiteko bolondresen bila

Aurten ere Andoaingo AEK euskaltegiak Andoaingo Udalaren laguntzarekin Hizkide egitasmoa martxan jarri du. Astean behin lagunekin elkartu eta gustuko ekintzak eginez euskaraz hitz egitea, horixe da hizkideak duen helburua.Hiru pertsonako lagun taldeak (2 euskaldun berri eta euskaldun zahar bat) astean behin elkartzen dira, zaletasun, adin eta denbora librearen arabera eta talde bakoitzak erabakitzen du zer egin, noiz eta non.Euskaraz hitz egin nahi duen edozeinek parte hartu ahal du egitasmo honetan, euskaraz hitz egiteko erraztasuna eta erosotasuna lortzeko helburuarekin.Trebatu nahi duen pertsona horri astean behin ordubetez berarekin euskaraz hitz eginez sekulako laguntza eman diezaiokeelako euskaraz ondo egiten dutenei dei berezia egiten zaie. Hizkide egitasmoan parte hartu edo informaziorik nahi izanez gero:
943 591 704 telefono zenbakia, edo andoain@aek.org helbide elektronikoa.

No hay comentarios:

Gaur bezalako egun batean.....