Azken urteetan bezalaxe, Aita Larramendi Ikastolak Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduak 3an dena) ospatuko du.
Ohiturari jarraituz abenduak 3ko aurreko larunbatean, Andoaingo Ikastolak kale festa egiten du eta gero Abenduaren 3an Ikastola bertan ospatzen du.
Horretarako, bihar, Azaroak 28, ekitaldi berezi bat prestatu du herritar guztiak parte har dezaten.
Goizeko 11:30etan, Zumea Plazan elkartu eta Kale Nagusirantz abiatuko da kalejira trikitilarien laguntzarekin.
Ondoren Mapfre aurreko plazan txalaparta, bertsolariak, ikasleen abestiak eta haurrentzako taillerrak antolatuko dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario