Burdina Taldekoek antolatuta, Plazaolako bidean lanean aritu dira 45 bolondres auzolandegian. Beste urrats bat, ingurua turismorako berreskuratzeko proiektuan
Plazaolako bidean asteburu honetan auzolandegia antolatu zuten Burdina taldeko kideek. Leitza, Elduain eta Berastegiko udal ordezkariekin hitz egin eta gero, Franki inguruan dagoen meategiko kargalekuan, karobia eta Berastegira doan bide zaharra, XVI. mendeko zubia bertan dagoelarik, garbitzen aritu ziren.
Burdina taldeko kide diren Xabier Arruti, Joxe Ramón Berrondo eta Juan Ma Hernándezek gidatuta, Donostia, Lasarte-Oria, Iruña eta beste hainbat tokitatik etorritako 45 bolondresek bi egun eman dituzte lanean Leitza, Berastegi eta Elduaingo mugen inguruan. Azken honetako alkate den Jose Angel Urkizu eta Eneko Imaz zinegotzia bertan izan ziren lagun-tzeko prest. Ohi den modura, giro ezin hobean eman zituzten bi egunak eta Burdina taldearen erronkan urrats berri bat eman zuten.
Parke tematikoa helburu
Urteak darama Burdina taldeak Plazaolako ondarea berreskura-tzen. Hauen helburua tren txikiaren bidean parke tematikoa egitea da. Joxe Ramon Berrondok dioenez, taldeak parke tematikoa egiteko arrazoi asko ditu, nagusietako bat «jende gutxik ezagu-tzen duela Plazaolako bidean dagoen ondarearen balorea, utzita egon da erabat eta berreskura-tzeko lan handia egin behar dugu». Historiaren aldetik ondare izugarria aurkitu eta jaso dute Burdinakoek. Amets hori egi bihur-tzeko buru belarri lanean ari dira Burdina taldekoak eta une honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta inguruko udalen babesa dute. «Berastegiko eta Elduaingo udal ordezkariak ados daude aurkeztu diegun proiektuarekin, besteak beste, Franki inguruan dagoen XVI. mendeko zubia eta honen ondoan dagoen bidea garbitu eta berreskuratzeko». Berrondoren esanetan, «herri hauentzat, Leitzarentzat bezala, epe ertain batean diru iturri bat lortzeko eta lanpostuak sortzeko bidea zabaltzea da. Azken batean, turismoa erakartzeko bidea da eta udalaren batek kanpinga egiteko proiektua ere badu esku artean. Beraz, etorkizunean aukera paregabea dute euren herrietan dagoen ondare eta histora eskaintzeko». Berrondok esan zuenez, «Leitzako Udalak ere proiektuaren inguruan bere interesa erakutsi digu eta agindu hurrengo urteko aurrekontuan gogoan izango dutela». Bitartean, aurtengo udan lanean segitzeko asmoa dute auzolandegi berriak antolatuz.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario