2008-07-23

Triunfo de Imanol Ugalde y la montaña para su hermano Aitor

Los hermanos Imanol y Aitor Ugalde y su formación Andoain T.E. fueron los auténticos protagonistas de la XVII Santa Marina Saria de ciclismo disputada la tarde del sábado en Bergara

Tomaron la salida 61 corredores, un cifra baja respecto a otras ediciones y que vino motivada por la disputa del campeonato de Euskadi de la categoría al día siguiente.
Hasta la línea de meta tras cubrir los 91 kilómetros llegaron sólo 25 deportistas con 36 abandonos motivados, en buena medida, por el fuerte calor.
El vencedor Imanol Ugalde invirtió un tiempo de 2:23:30 hasta llegar a la pancarta situada en Matxiategi. El mismo tiempo marcó su hermano Aitor ya que entraron cogidos de la mano. Aitor había sumado el premio de la Montaña y parece que en lugar de disputar la victoria final, decidieron repartir las distinciones.
En tercer lugar se clasificó Gorka Agirre (Mobel) con 2:25:40, cuarto Ander Zubillaga (Belca) con 2:25.52, y en quinto, séptimo y octavo los corredores de Andoian T.E. Bengoetxea, Mujika y Ubillos, respectivamente.
Intercalado en la sexta plaza el mejor de la comarca el antzuolarra Xabier Aranzeta del conjunto Sumofic de Lokatza, que marcó un tiempo de 2:27:00.
Con estas posiciones la clasificación por equipos no tuvo color con un claro triunfo de Andoain Txirrindulari Elkartea.
Los hermanos Ugalde rompieron la carrera en la ascensión a Udana cuando ya se había cubierto más de sesenta kilómetros. Aprovecharon el cansancio de los rivales para dejar el grupo y afrontar el último tramo en solitario.

Ugalde anaiak nagusitu dira Santa Marina sarian

Bi anaia, Imanol eta Aitor Ugalde, izan ziren zapatuko lasterketako protagonistak. Andoaindarrak bakarrik iritsi ziren Santa Marinako helmugara. Eskutik helduta, Imanol sartu zen lehenengo helmuga puntuan (2:23:30). Ondo pentsatutako erabakia izan zen; izan ere, Aitorrek mendiko saria eskuratuta zuenez, sariak bien artean banatzea erabaki zuten.
Eguneko beste protagonistetako bat eguraldia izan zen. Zapatuan izugarrizko beroa egin zuen; ondorioz, hainbatek lasterketa utzi behar izan zuten. Irteera puntuan 61 ziklista zeuden, baina, 91 kilometrotako lasterketaren ostean 36k lasterketa utzi zuten. Hala, 25 ziklista heldu ziren helmugara.
Ihes eginda, hasieratik
Gazte mailako XVII. Santa Marina lasterketa izan zen zapatukoa. Txirrindulariak 16:00etan irten ziren Matxiategi kaletik. Handik Osintxura hartu zuten. Lehenengo kilometroetatik egon ziren ihesaldi saiakerak. Imanol Ugalde irabazlea, esaterako, hasieratik ibili zen ihes eginda. Helmuga puntuan adierazi bezala, ez zuen uste amaieraraino ihes eginda iristea lortuko zuenik. Horregatik, pozik zegoen egindako lanarekin. Azaldu zuen, lehenengo aldiz ihes eginda ibili ostean tropelak harrapatu egin zuela; baina, bigarren saiakeran, anaiarekin, helmugaraino iristea lortu zuela.
Udanan apurtu zen lasterketa
Txirrindulariek Osintxu eta Oñati arteko bidea bi bider egin behar izan zuten. Bigarren aldiz Oñatira iritsi zirenean, Udanako bidea hartu zuten. Ordurako, ziklistek bizikleta gainean 63 kilometro eginak zituzten. Nekea, eta batez ere beroa nabaria zen txirrindularien gorputzetan.Aurkarien nekea aprobetxatuz, Udanan egin zuten ihes Ugalde anaiek. Handik aurrera bi ziklistak bakarrik ibili ziren eta helmuga puntura bakarrik iristea lortu zuten.
Mendiko saria
Udana gainean eta Deskarga gainean jarri zituzten mendiko sariko tarteko helmugak. Bietan onena Andoaingo Aitor Ugalde izan zen; ondorioz, hark irabazi zuen mendiko saria.Lasterketako sari ia guztiak Andoaingo taldeak eroan zituen. Lasterketa Imanol Ugaldek irabazi zuen; Mendiko saria Aitor Ugaldek; taldekako saria Andoaingo T.E.; eta, herriko lehenengoaren saria Xabier Arantzetak eroan zuen (2:27:00). Antzuolarra gustura zegoen egindako lanarekin.

Gaur bezalako egun batean.....