Informazio gehiago:
Noticias de Gipuzkoa:
Xabier Usabiagak Rikardo Arregi saria irabazi du,ohorezko aipamena jose mari iriondo BETERANOAK eskuratu du,Lander Arbelaitzek Kazetari Berria saileko saria eskuratu du.
ARGIA Lander Arbelaitz ARGIAko kazetariak irabazi du Rikardo Arregi Kazetari Berria saria.
DEIA: Xabier Usabiagak Rikardo Arregi saria irabazi du.
NONTZE BERRI: "Bizkaie!", XX. Rikardo Arregi Kazetaritza sarietan irabazle.
EITB.COM Joxe Mari Iriondok eta Xabier Usabiagak Rikardo Arregi saria jaso dute.
BERRIA Xabier Usabiaga EITBko kazetariak jaso du Rikardo Arregi sari nagusia
Joxe Mari Iriondori Ohorezko Aipamena eman diote euskal kazetaritzaren alde egin duen lanarengatik
Xabier Usabiagak (Asteasu, 1969) Rikardo Arregi Kazetaritza Saria eskuratu zuen Bastero Kulturgunean egindako ekitaldi jendetsuan.
Epaimahaiak gipuzkoarraren "komunikazio gaitasuna"
nabarmendu zuen eta berriak "zorrotz, zehatz eta aberats" ematen dituela nabarmendu. "Pasioa transmititzen du", adierazi zuten 2007ko ekainetik 2008ko maiatzera Berria egunkarian, Euskadi Irratia n zein Euskal Telebista n egindako lanei buruz. Epaimahaiaren ustez, Usabiagaren iri-tzien "aberastasuna aparta da" eta "kirol arloan egiten duen kazetari-tza moldea eredugarria da: azpimarratzekoak, gaiaren ezagutza harrigarria eta hizkuntzaz egiten duen erabilera biribila". Usabiagak diploma, Xabier Lakaren oroitikurra eta 9.000 euro poltsikoratu ditu.
Ohorezko aipamena Bestalde, Jose Mari Iriondo kazetari beteranoak Ohorezko Aipamena lortu zuen. Epaimahaiak sarituaren ibilbidea "zinez oparoa" izan dela aitortu zuen eta "euskal kulturaren inguruan erakutsi duen jarrera bultza-tzailea" goraipatu. "Azpimarra-tzekoak dira Ez dok Amairu taldea bultzatzeko egindako izugarrizko lana eta bertsolaritzan eta trikitixaren zabalpenean egindako ibilbidea", ohartu zuten.
"Etxeko euskara etxetik kanpo egin zitekeela eta telebistan bertan ere aditu zitekeela sinestarazi zien euskaldunei. Gainera, Herri Irratia n euskaraz egiten lehenengotakoa izan zen", gaineratu zuten, "euskarazko kazetaritzarekiko konpromiso irmoa" azpimarratuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario