2008-01-24

Beterriko bertsolari txapelketa

Larramendi Kultur bazkunaren ekimenez, Beterriko I. bertsolari txapelketa jokatuko da eskualdean.Taldekako txapelketa izango da.

Ezaugarri bereziko txapelketa izango da. 26 eta 32 urte arteko 12 bertsolarik hartuko dute parte, lau taldetan banatuta. Tartean dira Jokin Uranga, Jon Martin eta Iker Zubeldia, batzuk aipatzearren. Bi kanporaketa saio jokatuko dira lehenik eta horietan irabazle diren bertso taldeak final handian lehiatuko dira.

Afari txapelketa
Ezaugarri bereziekin jarraituz, txapelketako saioak ez dira oholtza gainean egingo, mahaiaren bueltan baizik. Afal ostean jokatuko dira hiru saioak, eskualdeko hiru herritan.

Kanporaketak
Otsailak 15, Andoaingo Santa Krutz elkartean.


A taldea: Ainhoa Agirreazaldegi, Iñaki Apalategi, Iñigo Izagirre.
B taldea: Iñaki Gurrutxaga, Mantxi, Beñat Lizaso.


Otsailak 22, Amasako Iturri-goxo jatetxean.
A taldea: Jokin Uranga, Jon Martin eta Iker Goñi.
B taldea: Nahikari Gabilondo, Iker Zubeldia eta Unai Muñoa.


Irabazleen arteko finala, martxoaren 1ean, Asteasuko Iturri Ondo jatetxean.
Txapelketa, esan bezala, mahaiaren bueltan egingo da. Adi, beraz, txapelketari.

No hay comentarios:

Gaur bezalako egun batean.....