(Elgoibarko Barren astekaritik hartua )
Hizkuntza asko jakitera bideratzen gaituen gizartean bizirik, askotan tokian tokikoa balioesten jakin ez. Pentsatu apur batez; «ingelesez hitz egiten dakit» ala «ingelesa erabiltzen dut»? (azkenaldian modan dagoen hizkuntza omen da) orain pentsatu apur bat gehiago; «euskaraz dakit» ala «euskara darabilt»? Ezberdintasunik sumatu bai? Lehenengoan kanpora joango gara asko bai, «ikastera» baita itzuli eta «dakit» horrekin gelditu. Zein da bada, xedea? Jakin ala erabili? Dakit ala darabilt? Euskararen kasuan jakin akaso bai baina erabili?
Lotsa, ziurtasun eza, ohitura falta batzuek ez dakitelako, eta besteak ohituta ez daudelako gauza bat dela, bestea dela, euskararen erabilera eskasa da gune askotan. Nola bideratu, baina, euskararen erabilera? Euskararen normalizazioa? Haurrak etorkizuna izango direlarik, hauek erabiltzen dutela bermatu ezean, gauza handirik ez dugu lortuko. «Šeskolan euskaraz ikasten dute» esan ei dute askok, baina, eskoletan, euskara zer da «derrigorrezkoa» ala «beharrezkoa»? Zergatik laga euskarari «eskoletako hizkuntza» soilik izaten?
Euskara bere adiera osoan hizkuntza bat den aldetik, eremu guztietan erabiltzerik egongo da ezta? Euskal elkarteon zereginetako bat horixe da ba, euskara sustatzea, euskara eremu guztietan erabil daitekeela frogatzea alegia, baita hori bultzatzea ere. Emaitza? Ba, hasteko euskaraz mintzatuz bizi diren haur eta gazte piloa. Horiek udaz euskaraz gozatzeko hamaika arrazoi eta mila aukera izango dituzte udalekuetan
Eta helduok? Zenbateraino erabiltzen dugu euskara? (Beste artikulu bat beharko nuen idatzi hau azaltzeko).
Dakigu ala darabilgu?
No hay comentarios:
Publicar un comentario