Andoaingo Aita Larramendi Ikastolak bi hitzaldi antolatu ditu datozen egunetarako Guraso Eskola programaren baitan.
Lehena, bihar izango da, 18.00etan, Txistokiko eraikinean, Gatazkak eta heziketa izenburupean. 12 eta 18 urte bitarteko ikasleen gurasoentzat dago pentsatua eta filosofo eta irakasle den Jexux Mª Mujikak gai honi buruzko gogoeta egingo du. Gaia lantzerakoan gaur egungo gizarteak jartzen dituen oztopoak eta eskaintzen dituen aukerak kontuan hartuko ditu.
Bestalde, ostiralean, 14.45etik 16.15era Bazkardon, Gizarteratze prozesuan ematen diren arazo eta gatazken trataera izeneko hitzaldia izango da entzungai. Haur eta Lehen Hezkuntzako gurasoei zuzendutako solasaldian, Iñaki Toledo psikologoak, haurraren garapen sozio-afektiboa, kideek haurraren garapenean duten garrantzia, familiaren egitekoa eta norbere, besteen eta gizartearen ezagutza aztertuko ditu.
Bi hitzaldiak, gurasoek dituzten kezkak argitzeko baliagarri izango direla uste dute antolatzaileak.

No hay comentarios:
Publicar un comentario