2008-01-02

LA GRAN CAGADA , ETB1... ZER NOLAKO HANKA SARTZEA!!!



Abenduaren 31n ETB1-en gertatu zena sinestezina da. Familiako guztiek hamabi mahatsak mahai gainean prest genituen, NOAOA! programa ikusten ari ginen bitartean. Hamar bat minutuz zain egon ondoren, atzera-martxa hasi zen10,9,8,... eta telebistan bat zenbakia azaldu bezain laster... telebista beltzean geratu eta ETB logotipoa irten zen bost bat segundoz. Guztiok urduri ginen eta katez aldatzekotan ginenean, ETBkoek irudia berreskuratzea lortu zuten. Orduan bai, kanpaikadak hasi eta mahatsak jaten hasi ginen. Zirudienez, hanka sartzea konpontzea lortu zuten baina... hamabi kanpaikada eman beharrean zortzi eman zituzten!!! Hori hanka sartzea hori. Ikusi bideoa, eta une hartako urduritasuna argi antzemango duzue.

2 comentarios:

Maialen dijo...

bai bai, gu emozionatuta kanpaikadak euskeraz ikusiko genitulakuan ta ostiyak! guk kanala aldau gure arrituta genden, ez genekin beste kanaletan jotzen ai zian oyek kuartuak zian, kanpanadak... enfin!

Anónimo dijo...

Alkainek dioenez,kulpa ETBko bideo jartzailearena omen da.

Gaur bezalako egun batean.....