Finalaren osteko elkarrizketa saltsa amaituta, patxadaz hitz egin du Aiurrik Gipuzkoako txapeldun berriarekin. Egindakoarekin pozik da andoaindarra.
Egun batzuk igaro ostean, nola gogoratzen duzu finaleko eguna?
Oro har, egun polit eta goxo bezala. Talde aldetik, giro onean igaro genuen eguna; bai final aurretik, bai saioan bertan eta baita ondoren ere.
Oro har, zortzi bertsolariek, txapelketako saiorik onena egin zenuten finalean…
Nik uste dut gustura sentitu ginela finalean eta hori garrantzitsua da, horrela buruak ere hobeto lan egiten baitu. Elkar motibatu genuen, lekua bera motibagarria zen eta egia esan, finalerdiak gainditzeko modukoak ziren. Horrez gain, bertso laguna ondo ari dela ikusteak norbera ere akuilatu egiten du onena ematera. Saio borobila izan zen, zalantzarik gabe. Bertsotarako zegoen Ilunbe, jendeak ondo pasatzeko gogoa zeukan eta uste dut bertsolariok ere asmatu egin genuela.
Deskriba iezaguzu buruz burukora arte egindakoa
Zortziko handian gaia gogor samarra egokitu zitzaigun eta uste dut bide zuzena hartu genuela, nahiz eta ez oso populista izan. Zortziko txikian sufritu egin nuen, Jon Martin bertsokidea oso eroso ez zebilela ikusten nuelako, eta orduan nik ere ez nuen nahi adina gozatu. Puntu erantzunetan erraz aritu nintzen, gustatzen zaidan ariketa da, zalantzarik gabe. Bi puntuak laburtxo gelditu zitzaizkidala ere esango nuke. Hamarreko txikian oro har, oso gai serioak izan ziren eta gurea entzun nuenean, beldur nintzen gaia oso melosoa bihur zitekeela. Baina jakin genuen hortik atera eta beste arrazoi batzuk ere aurkitzen, eta uste dut Maiak eta biok asmatu egin genuela. Lehen kartzelarekin berriz, gustura geratu nintzen, ez zen nire bizitzako saiorik onena izan baina, pozik geratu nintzen.
Bakarkako lan horretan, emakumeen irudi okerra eman zenuela kritikatu dute…
Bai, kritika hori entzun dut baina argi utzi nahi nuke ez nuela inor mindu nahi. Ihesaren froga etorri zitzaidan segituan burura eta zergaiti bat aurkitu nion froga hori egiteari. Emakume perfil oso konkretu bat irudikatu nuen, eta ez inondik inora, emakumeak osotasunean. Gai batzuekin oso sentsibilizatuta gaude eta eztabaida hori horren ondorio dela uste dut.
Finaleko lehen zatia amaituta, buruz burukora igaroko zinela espero al zenuen?
Espero nuen eta ez nuen espero. Gure artean begiratuta, ikusten nuen bospasei egon gintezkeela pasatzeko moduan, inor ez zelako bereziki nabarmendu. Beraz, pasatzea posible zela banekien baina, bosgarren gelditzea ere posible ikusten nuen.
Zurekin batera, Beñat Gaztelumendi entzun zenuenean, zer pentsatu zenuen?
Final ona egiten ari zela garbi geneukan denok eta ez nuen beste ezer pentsatu. Gazte mailako txapelketetan urteak daramatza eta bagenekien egin zezakeela. Egia da nik 20 urterekin irabazi nuela lehen txapela eta hor lotura bat egon zitekeela, baina saioan bertan ez dago horretan pentsatzeko astirik.
Buruz buruko lanarekin, pozik?
Ni oso gustura geratu nintzen. Ofiziokako bi ariketak azkar pasa zitzaizkidan, konturatzerako. Uste dut ordea, asmatu genuela, bai puntuka eta baita sei puntuko motzean ere. Bigarren kartzelan berriz, ez dut uste bereziki lan ona egin nuenik, baina konforme geratu nintzen.
Saioa amaitutakoan, txapela zuretzat zela entzun zenuenean zer etorri zitzaizun burura?
Momentu horretan ezer handirik ez. “Bukatu da”, pentsatu nuen hasieran eta gero niretzat zela jakindakoan, ba ilusioa eta poza. Minutuak aurrera joan ahala berriz, agurra zehaztu behar da eta pixkanaka, lortu duzunak zer esan nahi duen jabetzen hasten zara. Baina ondorio horiek ateratzeko oraindik denbora beharko da.
Azken agurra lehenagotik pentsatuta al zenuen?
Ez, eta egia esan aurreko txapelketetako esperientziekin, banekien txapeldunaren agurra kostako zitzaidala pentsatzea. Hainbeste jende gogoan hartu nahi, hainbesterekin kunplitu nahi… Gutxi gora-behera asmatu nuen eta pozik.
Txapelketaren hasieratik faborito jo zaituzte gehienek. Presioak ez dizula eragiten argi dago...
Nik ez diot inoiz kasurik egin faboritismoaren kontu horri. Iruditzen zait finalean zegoena zerbaitegatik zegoela eta txapelketako puntuaketek ere hori erakusten dute, ez dagoela tarte handirik, alegia. Final laurdenak eta final erdiak ikusita, garbi nuen bertsotan ondo eginez gero, aukerak izango nituela baina, beste batzuk zituzten bezala.
Hamabi urteren ostean Gipuzkoako bigarren txapela jantzi duzu, zer aldatu da hamabi urteetan zure bertsokeran?
Nire bertsokera, nire burua bezala garatzen joan dela esango nuke. Ez dut esango erabat definituta dagoenik, baina dezente garatu da. Uste dut momentua dela aldatzen dena. 20 urterekin, eskolartekoa bukatu eta plazetan hasten ari nintzenean heldu zen lehen txapela eta orain berriz, leku bat badut plazetan, jendeak ezagutzen nau… Lehen txapela bultzada izan zen bezala, hau konfirmazioa da.
Orokorrean begiratuta, G puntuaren ze balorazio egiten duzu?
Antolakuntzak lan oso handia egin du eta niri zoriontzea dagokit. 100%ean dena perfekto ez da egin baina uste dut irizpideetan orokorrean asmatu dela, gauzak prestatzerakoan asmatu da eta zabalkudean zer esanik ez.
Bertsotan, etorkizuneko zure erronka edo asmoa zein da?
A.M: Saio bakoitza da erronka. Hurrengo saiora joaten garenean berriz ere bertsotan egin beharko dugu eta benetan hori da garrantzia duena. Niri txapela baino gehiago bertsoa inporta zait, eta garbi dago hori plazan erakutsi behar dela.
Txapela honek zerbait aldatuko al dizu?
Ez dut uste. Bertsotan naizena naiz eta nire lekua badut. Batzuei gustatuko zaie nire bertsokera eta beste batzuei ez, eta hori ez da aldatuko. Hasieran beti saio bat edo beste gehiago egingo dut, baina gero, gauzak bere ohikora etorriko dira, eta hala behar du gainera.
Ni orain arte gustura ari nintzen bertsotan eta aurrerantzean ere horrela segi nahi dut.
Aiurrin argitaratutako elkarrizketa
ZORIONAK AITOR Andoaindar guztien izenean, animo eta jarrai lanean

No hay comentarios:
Publicar un comentario