2007-12-13

EAJ-PNVren mendeurrena Andoainen


Andoaingo Euzko Alderdi Jeltzalea sortu zeneko mendeurreneko ospakizunak igande honetan burutuko dira. 1907ko abenduaren 15ean sortu zen Andoaingo Uri Buru Batzarra. Ospakizunetan parte hartzera dei egin du EAJ-k.
Bide luzea egin du abertzaletasunak Andoainen. Jeltzaleek beren aldetik Andoainen lanean hasi zireneko mendeurrena ospatuko dute igande honetan.Lan hori guztia Andoaingo herrigintzan eta euskalgintzan garrantzia handikoa izan da, beste zenbait herritar taldeek egindakoarekin batera. Hitzordua, beraz, igande honetan Andoaingo kaleetan eta Txertotan egingo duten bazkarian.
MENDEURRENEKO OSPAKIZUNAK Abenduak 16,
igandea

10:15 Txistulariak eta suziriak. Etxeberrietatik Kaletxikirako bidea egingo dute txistulariek.

10:45 Ikurriñaren igoera Larramendiren eskulturaren aurrean, Goikoplazan.

11:00 Meza Nagusia Tourseko Martin Deunaren elizan zendutako alderdikide eta senitartekoak gogoratuz.

12:00 Alderdikide, alderdizale, andoaindar eragile eta herritarrei oro har hamaiketakoa eskainiko zaie Batzokian.

14:30 Anai arteko bazkaria Goiburuko Txertota jatetxean.Andoaingo jeltzaleen herri batzordeak ekitaldietan parte hartzera deitu du, “Egun handi hau guztion artean ospatu beharrekoa dela iruditzen zaigu eta bertan elkar ikustea espero dugu”.

ZORIONAK ETA ONDO PASA !!!!

No hay comentarios:

Gaur bezalako egun batean.....