Zorionak Gotzon, bi muxu Maxeni eta Besarkada bero bero bat Lanbroarentzako.
Goraintziak eta Txakolin bat sor diak badakik ”malekoian”
Erakusketa ikusi ez duzuen guztiori, gonbidatu erakusketa ikustera , merezi du
Non: Bere Herrian, Andoainen , Bastero Erakus tokian
Noiz Urtarrillaren 05 arte
Ordutegia Astelehenetik Larunbatera 10:30 12:30 18:00 20:30
Goraintziak eta Txakolin bat sor diak badakik ”malekoian”
Erakusketa ikusi ez duzuen guztiori, gonbidatu erakusketa ikustera , merezi du
Non: Bere Herrian, Andoainen , Bastero Erakus tokian
Noiz Urtarrillaren 05 arte
Ordutegia Astelehenetik Larunbatera 10:30 12:30 18:00 20:30
erreflexio anitzetan sartua dagoen pintorea
garai bateko figuratibista, jaioterrian fama duena,
behin –oraindik oro gazte- VanGoghen iturritik edan zuena
begiz ikusten den munduaren gezurra konprenitu zuena
errealitatea berplanteatu zuena
hogietairu urte dituena
gauza ezagutu eta segururen muga zeharkatu zuena
bakarrik sentituaz, trantze gogorrean
maisu akademikoen erakusketaz fio ez dena
antiaju pusketa bezain ahula sentitu zena
ez du fumatzen
naturaren sekretu hizkutuen babesa bilatu duena
gizon eta emakume gabeko pintura batzuk egiten dituena
ile kizkurrekoa
orain arteko gotzon
bere bidaje pertsonalean abiatu dena
ofizio txarrean sartu dena, etorkizun zoragarri baten bila,
sena haundikoa“
bernardo atxaga – 1975
30 urte pasatxo igaro dira bernardoren hitz hauetatik, 30 urte pasatxo gotzonen lehenengo erakusketa hartatik.
Abiapuntua hura, bidaia berrian murgildu berria.
30 urte hauetan zehar hor ibili da gotzon bere lanean, bere obrak hasten lientzo zuri baten aurrean, eta horiek berak amaitzen edo amaitutzat jotzen; zeren, nola jakin obra amaitua dagoenik? zein da azken pintzelada? zein azken trazua? noizbait azkenik bada?
30 urte lehenengo erakusketa hartatik. 30 urte ikasten eta irakasten, miatzen, bilatzen, aurkitzen, erortzen, altxatzen, natura somatzen, marrazten, pintatzen, argizaria modelatzen, zura lantzen, azken batean, sortzen.
23 urte zituen gazte hartatik gauza asko aldatu dira, eta iada ile zuriak bete ditu bere kizkurrak.Garai hartan baino sasoi gutxiago izanen du, baina urteak ez dira alferrik pasa, urteek ez dute soilik heldu eta zahartu, ez, urteek artista bihurtu dute; kartelgintzan abila eta marrazkilari fina; pinturan maixu eta argazkigintzan trebea; patxadatsua argizaria lantzen; eta azken aldian zura deskubritzen ari da.
Gotzonek lanean darrai; lanean eskuekin, barruarekin, buruarekin, guztiarekin darrai lanean, bere bizitza sortzea delako, eta sortzea sekula amaitzen ez delako.
lanbroa – 2006
No hay comentarios:
Publicar un comentario